Lyrics
Kaleen isiltasuna, entzuten hasten da
Gure ostatu maiteenak, lokartuak dira
Gaztetasunaren pazientzia, galtzen bada
Musikaren doinua dugu beti buruan bira
Aire zabalean denboran bidaiatu
Eguneroko bizia nonbait berreskuratu
Lehen zegoen giroa, urrun dela badakigu
Baina musikaren gaitza, ez dugu galdu
Gogoratzen ditugun bestak, bereziak dira
Kantaldi amaiezinak, goizetik gauera
Gaztetasunaren sumindura, handitzen da
Baina musikaren ohitura, atxikitzen da
Aire zabalean denboran bidaiatu
Eguneroko bizia nonbait berreskuratu
Lehen zegoen giroa, urrun dela badakigu
Baina musikaren gaitza, ez dugu galdu