Playing via Spotify Playing via YouTube
Skip to YouTube video

Loading player…

Scrobble from Spotify?

Connect your Spotify account to your Last.fm account and scrobble everything you listen to, from any Spotify app on any device or platform.

Connect to Spotify

Dismiss

A new version of Last.fm is available, to keep everything running smoothly, please reload the site.

Lyrics

Zerbait idatzi nahiko nizuke gaur
Baina tinta lehortu zaio nire lumari
Ideiek ihes egin didate
Buruko zirrikituren batetik

Argitasun kimuak
Egarriz hilda agertu dira
Ibaiaren emariak
Kendu dizkit azken
Hondare xumeak

Lyrics continue below...

Don't want to see ads? Subscribe now

Isiluneak pilatzen ari zaizkit
Oihukatzeko beharrez
Baina jadanik ez dakit nola
Ozena da zure hutsunea
Entzungo ote didazu?

Nekeza da inspirazio eza
Ganorak saihesten nau
Antzematen nauenean
Baita inguruan
Somatzen ez banau ere

Minutu bi beharko nituzke
Paper zuri baten aurrean
Trabatze hau libratzeko
Baina atzo guztiak erabili nituen

Zure izena mila bider idazteko
Zure izena mila bider oroitzeko
Zure izena mila bider ahazteko
Azkenik, mila bider
Ezabatzeko

Don't want to see ads? Subscribe now

Features

API Calls