Playing via Spotify Playing via YouTube
Skip to YouTube video

Loading player…

Scrobble from Spotify?

Connect your Spotify account to your Last.fm account and scrobble everything you listen to, from any Spotify app on any device or platform.

Connect to Spotify

Dismiss

A new version of Last.fm is available, to keep everything running smoothly, please reload the site.

Ez Nau Izutzen - Lyrics

ez nau izutzen gaurik ilunenak,
ez nau beldurtzen erortzeak,
ez nau larritzen neguak,
itzulgabeko bideak,

jada ez nau ikaratzen ezerk,
bakardade bortitzenak
berriro ez nau itoko
maite dudana usteak, betiko!

jada ez nau izutzen azken laztanak,
jada ez nau beldurtzen nekatzeak,
jada ez nau larritzen azken arnasak,
eta orain betirako isiltzeak,

garenak ere geroan
bizirik iraunen baitu gugan,
ez naiz guztiz itzaliko,
eukiko nauzu beti zugan

inoiz minak irensten bazaitu,
beti irriz oroitu nazazu
ez da hilko eusten nauen arrazoi bakarra
ez da hilko maitasuna

haizearen soinuan,
izarretan,
biharko egunsentietan,
ta esan ezin diren gauza txikietan,
ta ahaztu ezin direnetan,
aurkituko nauzu

ez nau izutzen gaurik ilunenak
ez nau beldurtzen azken arnasak

inoiz minak irensten bazaitu
beti irriz oroitu nazazu
ez da hilko eusten nauen arrazoi bakarra
ez da hilko maitasuna
ez da hilko
ez da hilko

Similar Tracks

Similar Artists

Don't want to see ads? Subscribe now

API Calls